Kaixo
Urte askotako ahalegin kolektiboaren ondoren, kultura eta disziplina sortzaile guztiei irekita egongo den PARKEA KULTURA TOPAGUNEA inauguraziora gonbidatzen zaituztegu; musika, argia eta ospakizunerako brindis herrikoi eta guzti!
Gainera PARKEAFEST festibala hasiko da, hain zuzen ere, Laudioko Udazkeneko I. Kultura eta Berrikuntza Festibala, udazkenean zehar kulturgune honi bizitza emango diona.


